Moretum
Itxura
Moretum | |
---|---|
zabaltzeko elikagai | |
Osagaiak | Baratxuria, gazta, oliba olioa, ozpina eta belar ona |
Historia | |
Jatorria | Antzinako Erroma |
Moretum gazta igurtzigarri moduko bat da, Antzinako Erromako plater batzuei laguntzeko erabiltzen zena. Ongailu edo saltsa mota bat da. Osagaiak motrailu (latinez: mortarium) batean birrintzen zituzten, eta haren izena hortik hartu zuen.[1]
Appendix Vergiliana lanean, izenak adierazten duen bezala Virgiliori egozten zaion obran, moretumaren osagaiak belar onak, baratxuria, gazta, ozpina, oliba-olioa eta gatza zirela eta nekazarien gosaria zela esaten da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Douglas, Florence Louise. (1929). A Study of the Moretum. Syracuse University Press, 69 or..
- ↑ Etxabe Susaeta, Javier. (1982). «El "Moretum", poema juvenil de Virgilio» Anuario de filología (Bartzelonako Unibertsitatea) (8): 43 - 56. ISSN 0210-1343..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |