Edukira joan

Zenon Zitiokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zenon Zitiokoa

scholarch of the Stoic school (en) Itzuli

K.a. 301 - K.a. 262 - Kleantes
Bizitza
JaiotzaKitionK.a. 335
HerrialdeaKition
HeriotzaAtenasK.a. 262 (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Stilpo (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta idazlea
InfluentziakZinismo eta Sokrates
MugimenduaEstoizismoa
Artikulu hau filosofo estoikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zenon».

Zenon Zitiokoa[1][2] (antzinako grezieraz: Ζήνων ὁ Κιτιεύς, Zēnōn ho Kitieŭs; Zitio, Zipre, c. K.a. 335Atenas, c. K.a. 262) greziar filosofoa izan zen, estoizismo izeneko eskola filosofikoaren abiarazletzat hartzen dena. Atenasera K.a. 312 urtearen inguruan heldu zen eta bertan Krates zinikoaren irakaspenak jaso zituen, Atenasko Akademiako eskolekin batera. Zinikoen filosofiatik abiatuta, Stoa Poikile izeneko eskolatik gerora estoizismoa izango zen pentsamendua osatu zuen, bereziki etikari dagokionez. Fisikan Heraklitoren eragina jaso zuen. Egun bere idazki eta irakaspenen zati bakan batzuk besterik ez dira geratzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zenon Zitiokoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Grezia
Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.