Coprinopsis cinerea
Coprinopsis cinerea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Psathyrellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Coprinopsis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Coprinopsis cinerea | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus cinereus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Coprinopsis cinerea Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Biltzen bada, bildu eta berehala kontsumitu behar da. Kultibatu egiten da, copsin proteina du, eta ondorio antibiotikoak ditu.
Sinonimoak: Agaricus fimetarius, Coprinus fimetarius, Coprinus cinereus, Agaricus radians, Agaricus pullatus, Coprinus cinereus var. pullatus, Coprinus fimetarius subsp. pullatus, Agaricus margaritaceus, Agaricus fimetarius var. cinereus, Coprinus fimetarius subsp. cinereus, Coprinus fimetarius var. macrorhizus, Agaricus macrorhizus, Coprinus macrorhizus, Coprinus delicatulus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa; hasieran obala, gero irekia, ildaskatua, ertza altxatuta; kolorea, lehenbizi zurixka, gero gris-horixka, errezelaren hondakin oso galkor zuriz estalia.
Orriak: Estu, hasieran zuriak, gero grisak, azkenik beltzaxkak eta laster delikueszenteak.
Hanka: Zuria, hauskorra, bilotsu samarra, baina berehala biluzik; erraboilduna, oro har, sustrai luze samar batean bukatuta.
Haragia: Oso mehea.[2]
Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du. Cinereus epitetoa berriz latinetik dator, errauts-koloreko, esan nahi duen "cinereus, -a, -um" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukalderako balio.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Coprinus lagopus delakoarekin nahas daiteke, honek lur biluzian irteten du eta oin bilotsuagoa du. Coprinus radiatus espeziearekin ere bai, hau askoz txikiagoa da, ez du cm bat gainditzen, zaldi simaurretan ateratzen da eta honek ere sustrai antzeko bat du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan, behi-simaurretan edo simaurra zabaldutako lurretan, lasto usteletan, landare hondakinetan, humusetan aberatsa den lekuetan. Ohikoa.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Puerto Rico, Guadalupe, Brasil, Hawaii, Islandia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Txina, Taiwan, Malaysia, Papua Ginea Berria, Australia, Zeelanda Berria, Kergelen, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kenya, Tanzania, Uganda, Gabon, Ghana.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 371 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Coprinopsis cinerea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko onddoak
- Coprinopsis
- 2001. urtean deskribatutako onddoak
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Guadalupeko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Hawaiiko onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Malaysiako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Papua Ginea Berriko onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak
- Kenyako onddoak
- Tanzaniako onddoak
- Ugandako onddoak
- Gabongo onddoak
- Ghanako onddoak