Jean-Dominique Senard
Jean-Dominique Senard | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019ko urtarrilaren 24a - ← Carlos Ghosn
2019 - ← Carlos Ghosn
2012 - 2019 ← Michel Rollier (en) - Florent Menegaux (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Neuilly-sur-Seine, 1953ko martxoaren 7a (71 urte) | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Jacques Senard | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | HEC Paris | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ekintzailea eta enpresa exekutiboa | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Enplegatzailea(k) | TotalEnergies Renault Michelin Renault–Nissan–Mitsubishi Alliance (en) | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Kidetza | Institut Montaigne (en) HEC Alumni (en) | ||||||
Jean-Dominique Senard (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1953ko martxoaren 7an) automobilaren industria alorreko enpresaburu frantses bat da. 2005ean Michelin pneumatikogintza enpresan sartu zen finantza-zuzendari. 2012ko maiatzaren 11an Michel Rollierri jarraitu zion Michelin enpresaren zuzendaritza exekutiboan. Jean-Dominique Senard Michelin familiarekin ahaidegorik ez duen lehen zuzendari exekutiboa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Senard diplomazialari baten semea da, bere aita Frantziako enbaxadore izan zen Kairon, Hagan eta Erroman. Jean-Dominique Senardek Abondanceko Sainte-Croix des Neiges eskola eta lizeo pribatuan ikasi zuen. Ondoren, zuzenbideko maisutza ikasketak burutu zituen HEC Parisen 1976an.
Jarduera profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979ko irailetik 1987ko irailera arte kudeaketa ikuskaria eta finantza-arriskuen kudeaketa-lanen arduraduna izan zen Frantziako Petrolio Konpainian (Total SA taldea).
1987an Saint-Gobain enpresaren diruzaintzako zuzendaritzan sartu zen. 1988ko otsailean alboko zuzendari izendatu zuten eta 1991ko urtarrilean finantza eta diruzaintzako zuzendari izendatu zuten. 1995ean Alemania eta Erdialdeko Europarako ordezkaritza nagusiaren finantza-zuzendari eta Vegla GmbH enpresako (Saint-Gobainen filiala) zuzendaritza-batzordeko kide izendatu zuten.
1996an Pechiney aluminio-enpresan sartu zen finantza-zuzendari. 2001etik 2003ra taldearen aluminio primario sektoreko zuzendaritza hartu zuen. 2003an Pechineyko presidente-zuzendari nagusi eta Pechiney erosi berri zuen Alcan talde kanadarreko batzorde exekutiboko kide izendatu zuten. 2005ean, Pechiney egitura berrian bateratzea ziurtatu ondoren, Alcan taldea utzi zuen.
2005ean Michelineko finantza-zuzendari bihurtu zen. 2007an taldeko kudeatzailekide izendatu zuten. 2011ko maiatzean kudeatzaile buru izendatu zuten eta 2012ko maiatzean taldeko presidente eta kudeatzaile buru, Michel Rollierri jarraituz.
2014ko urrian, Jean-Dominique Senarden agintaldia 4 urtez luzatu zioten.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ohorezko Legioaren ofiziala.
- Urteko HEC saria (2012).