Neofavolus alveolaris
Neofavolus alveolaris | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Neofavolus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Neofavolus alveolaris K. Sotome & T. Hattori, 2016
| |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Merulius alveolaris | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Neofavolus alveolaris Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Merulius alveolaris , Polyporus mori, Favolus peponinus, Polyporellus alveolaris, Polyporus alveolaris, Favolus europaeus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, haragitsu-elastikoa, mehea, orbikularra edo giltzurrun formakoa, hasieran ertza beherantz biribildua, gero zabaldua, uhindua edo lobulatua; lehoi-okre antzeko kolorekoa; hasieran ezkatatsua, geroago glabro samarra.
Poroak: Handiak, tolestura txiki kamuts eta puztuek osatzen dute lehenik, gero estu anastomizatutako orriez, heltzean ebaketa akutua eta urradura-finbriatua, azkenik poro angeluar-obalatuak, serie erradialetan eta zirkularretan antolatuak; okre antzeko edo lasto kolorekoak.
Hanka: Oso laburra. (0,4-0,6 cm), alboan, ia kolore berekoa eta pixka bat ilunagoa oinarrian.
Haragia: Zurixka, elastikoa, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poroen forma oso handi eta ia angeluzuzenagatik eta oinean, hondoko ilerik ezagatik ezagutzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabalen enborretan (Morus alba. Cerasus acida, etab.)
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Puerto Rico, Kolonbia, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, Txina, Himalaiako eremua, Vietnam, Taiwan, Madagaskar, Hegoafrika, Australia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 501 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Neofavolus alveolaris: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko onddoak
- Neofavolus
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Errusiako onddoak
- Europako onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Kolonbiako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Txinako onddoak
- Madagaskarko onddoak
- Taiwango onddoak
- Hegoafrikako onddoak
- Vietnamgo onddoak
- Australiako onddoak